Estatuari eta bere kokapenari buruzko hausnarketa bultzatu nahi duen herritar batek egin du
Aurten, hilean behin Miguel Lopez de Legazpiren estatua mozorrotuta azaldu da. Estatuaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi duen herritar baten ekimena izan da. Estatua dorretxera eramatea gustatuko litzaioke. Mozorrotutako estatuari ateratako argazkiekin egutegi bat egingo zuela agindu zuen eta hitza bete du. Egutegia Legazpi, Urretxu eta Zumarragako hainbat tabernatan salgai jarri du, 3 euroan.
Egutegian, hilero argazki bat eta horrekin lotutako testu bat ageri dira. Abenduko argazkia berezia da, erakusten duena ikusteko estatuara igo beharra baitago.
Egutegiaren egileak ez du estatua gehiagotan mozorrotuko. Datorren urtean bere aldarrikapenari buruzko dokumental bat egiteko asmoa du.
Egitasmo honi buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.