Ramon Sanchez Alfonso urretxuarrak Cómo hemos cambiado (Nola aldatu garen) erakusketa ireki zuen atzo Zumarragako kultur etxean. Pertsonaia ezagunak marraztu ditu, baina generoa, adina edo arraza aldatuta. Helburuetako bat marrazki bakoitzean nor ageri den asmatzera jolastea da. Erakusketa azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.