Joan zen astean gidari bat erdibitzailera igo zen eta garabiaren laguntza behar izan zuen autoa handik jaisteko
Zumarragako Udalak geltokiko lurrazpiko aparkalekuan sartzeko eta irteteko erreiak banatzen zituen harrizko erdibitzailea kendu du, irisgarritasuna hobetzeko eta istripuak saihesteko. Neurri horren bidez, sarbide horretan antzemandako arazoei erantzun nahi zaie. Izan ere, hainbat gidari erdibitzailera igo dira nahi gabe. Azkenekoa, joan zen astean.