Amaia Iturriotzek hilaren 24an jokatuko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa, Zarautzen
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako azken saioa atzo jokatu zen. Nerea Elustondo legazpiarra nagusitu zen. Hala, finalaurreko hiru saioak osatu dira jada. Elustondok hilaren 17an abestuko du, 17:00etan, Oiartzungo kiroldegian. Amaia Iturriotz urretxuarrak, berriz, hilaren 24an abestuko du: 17:00etan, Zarauzko kiroldegian. Iturriotzekin batera, Alaia Martin, Aner Peritz, Eneko Araiztegi, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal arituko dira.