Pasiotarren eraikineko Aspaceren egoitza eta adinekoentzako apartamentuak 2025eko maiatzean inauguratzea espero dute
Urretxuko Udalak eta aldundiak pasiotarren eraikina berritzeko hitzarmena aldatuko dute, alderdi guztien oniritziarekin. Izan ere, aurrekontua igo egin da. Aurrekontu berria 4,5 milioikoa da. Aldundiak Aspaceren egoitza berriaren %100a ordainduko du eta adinekoentzako apartamentuen %75a. Aldundiak ia 4 milioi jarriko ditu.
Aspacek egoitza berria izango du pasiotarrena zen eraikinean. Bertan eguneko zentroa eta erabiltzaileentzako apartamentuak izango ditu. Pasiotarrena zen eraikinean adinekoentzako apartamentuak ere egiten ari dira. Hamar, hain zuzen ere. Obra bide onetik doa eta Aspaceren egoitza berria eta adinekoentzako apartamentuak datorren urteko maiatzean inauguratzea espero dute.