Julio Pascual zumarragarrak urteko 200. igoera egin du eta lagunek bazkaria egin dute ospatzeko
Ez dira gaizki bizi Urretxu eta Zumarragako jubilatuetako batzuk… Julio Pascualek bizikleta hartzen duen bakoitzean, herrira itzultzen denean, Antiora igotzeko ohitura du. 2024an 199 igoera zeramatzan eta berarekin bizikletan ibiltzen diren lagunek 200. igoera berarekin egitea eta ondoren denek elkarrekin bazkaltzea erabaki zuten. Lagunetako bat Benidormen zegoen, ordea. Hilabete eman dute bere zain Antiora igotzeko… eta herrira itzuli bezain pronto Txekiara joan da Realaren partida ikustera! Lagunak, itxaroteaz nazkatuta, gaur igo dira Antiora. Ondoren, Urretxuko Zubi-Ondo elkartean bazkaldu dute. Antiora bost lagun igo dira (Juan Mari Goñi, Jose Ramon Ibarzabal, Batis Mendizabal, Iñaki Urdangarin eta Pascual bera) eta bazkarian hamaika elkartu dira.