Jon Mikel Irigoras urretxuarrak Behobia-Donostia bere aitonaren omenez egingo du, beste 15 senitartekorekin batera
Irigorasen aitonak, Aiako Txikiak, duela 100 urteko Behobia-Donostia irabazi zuen
Duela urte batzuk Jon Mikel Irigoras Azpiroz urretxuarrak bere aitonak (Juan Manuel Azpiroz, Aiako Txikia) 1924ko Behobia-Donostia lasterketa irabazi zuela jakin zuen. Hori dela eta, mendeurrenean, 2024an, Behobia-Donostia egitea erabaki zuen. Lehengusu bazkari batean aipatu zuen eta inork ez zuen berarekin bat egitea erabaki. Baina, handik urte batzuetara, lehengusuen beste bazkari batean, Aiako Txikiaren sei bilobek izena ematea erabaki zuten. Entrenatzen hasi ziren, kamisetak egin zituzten… eta hurrengo belaunaldietako bederatzi senitarteko batu zitzaizkien.
Aipatu bezala, kamisetak prestatu dituzte iganderako. Atzean aitonaren argazkia jarri dute (Behobia-Donostiako helmugan sartzen) eta aurrean aitonak korrika egiteko erabiltzen zituen alpargatekin eta galtzerdiekin osatu duten armarria. Bazkaldu ondoren, Aginagako sagardotegi batean bazkalduko dute. Lau belaunalditako 75 bat senitarteko elkartuko dira.