Realak Europa League txapelketako partida jokatu zuen atzo Viktoria Plzen talde txekiarraren aurka. Urretxu eta Zumarragatik zaletu asko joan ziren. Realak partida galdu zuen, baina zaletuek primeran pasa dute. Izan ere, Praga bisitatzeko aukera izan dute eta gainera askok Ligak irabazi zituzten jokalariekin argazkiak atera dituzte. 50 urte bete dira Realak lehenengoz Europan jokatu zuenetik, Txekian gainera, eta klubak talde hartako jokalariak eta Ligak irabazi zituztenak gonbidatu ditu.