Urteroko moduan, San Martin eguna ospatuko dute astelehenean Urretxuko Iparragirre plazan. 17:00etan Martintxo txerria ikusgai jarriko dute eta haurrentzako jolasak izango dira. Ondoren, txokolatada egingo dute. 18:30ean herri kirol erakustaldia hasiko da (gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute). 19:00etan odolki dastaketa hasiko da. 19:30ean antolatzaile beteranoak omenduko dituzte. Ondoren, musika tailerrak eta Lizarriturri txistulari elkarteak kalejira egingo dute. 21:00etan bi urdaiazpiko zozkatuko dira.