Agiñako Oleta elkarteko Eugenio Lizarralde eta Julio Blancok irabazi dute elkarteen arteko mus txapelketa
Txirimirik Urretxu eta Zumarragako elkarteen arteko mus txapelketa berreskuratu du, elkartearen 50. urteurrenerako. Txapelketa atzo jokatu zen, Txirimirin bertan. 14 bikotek parte hartu zuten. Agiñako Oleta elkarteko Eugenio Lizarralde eta Julio Blanco nagusitu ziren. Finala Amalur elkarteko Ioritz Uli eta Unax Elortzaren aurka jokatu zuten.