Agiñan San Martin jaiak ospatzen ari dira. ZU Dantzaz taldeak bi herrietako festa guztiak girotzeko ohitura du eta Agiñan ere ez du kale egin. Atzo eguerdian bertan dantzatu zuten. Agiñako jaiak gaur amaituko dira. 11:30ean meza izango da, 12:00etan hamaiketako herrikoia egingo dute eta 13:00etan bazkaria egingo dute auzoko jubilatuekin.