Larunbatean Zumarragako Trikitixako kide izandako Xebe Urteaga Oria hil zen. Zumaian bizi zen eta hilbeila eta hileta bertan izango dira. Hilbeila 16:00etatik 18:30era eta hileta 19:00etan.
Zumarragako Trikitixa Joxe Oriak sortu zuen, duela 100 urte baino gehiago. Arreba Mariarekin eta haren senarrarekin, Joxe Migel Urteagarekin, bizi zen. Haiek zortzi seme-alaba izan zituzten: bi neska eta sei mutil. Trikitixa giroan hazi ziren eta sei mutiletatik lauk trikitixa jo zuten: Joxek, Inixiok, Xebek eta Migelek.
Bideoan, Xebe eta Joxe Urteaga anaiak Zumarragako Eusebio tabernan ageri dira, trikitixa jotzen. Irudiak Suediako telebista publikoak grabatu zituen 1963an, Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko Basker dokumentalerako.