Bihar (asteazkena) hasiko dira Urretxuko sarrerako zorua birgaitzeko lanak: Mugitegi industrialdera sartzeko biribilgunetik, Aparizioko biribilguneraino. Lanek hilabete inguruko iraupena izango dute. Lanek trafikoan eragina izango dute: norabide bateko autoak eta bestekoak txandaka pasako dira. Udalak Mugitegi industrialdeko bidea ere erabili daitekeela gogoratu du.