San Martin eguna ospatu zuten atzo Urretxuko Iparragirre plazan. Martintxo txerria ikusgai jarri zuten eta haurrentzako jolasak izan ziren. Ondoren, txokolatada egin zuten. Herri kirol erakustaldia ere izan zen. Ondoren, odolki dastaketa hasi zen. 19:30ean antolatzaile beteranoak omendu zituzten: Gabina Jauregi, Maria Jesus Jimenez, Angel Gomez, Severi Areizaga, Joakina Iurrebaso, Gabino Agirrezabal, Mari Angeles Oiarbide, Mari Kruz Zabaleta, Pablo Azkoitia, Maritxu Gillen, Faustino Ruiz, Mari Montero eta Luis Mari Perez. Beraien omenez, Beñat Zamalloak idatzitako bertso batzuk abestu zituzten. Amaitzeko, musika tailerrak eta txistulariek kalejira egin zuten. Horretaz gain, urteroko moduan, bi urdaiazpiko zozkatu zituzten. Saritutako zenbakiak 2180 eta 1093 dira.