EH Bilduk mobilizazio nazionala egingo du Bilbon, azaroaren 23an, Nazioa Gara lelopean. “Euskal Herria nazio bat da, eskubideak dituena, eta orain dugu aukera, akordio zabalekin eta herri mobilizazioaren bitartez, nazio hau aitortuko duen estatus politiko berri bat lortzekoa”, esan dute. Urretxu-Zumarragatik autobusa antolatu dute Bilbora joateko. Berit, Osaba, Motz eta Huts tabernetan eta Amalur elkartean eman daiteke izena. Autobusa 15:30ean abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik.