Pau Alabajos musikari valentziarrak uholdeak kaltetutakoen aldeko kontzertua egingo du larunbatean Urretxun
Larunbatean, Pau Alabajos kantautore valentziarrak kontzertu solidarioa egingo du 19.00etan Urretxuko Labeaga Aretoan. Alabajos Torrentekoa da jatorriz, l’Horta Sud eskualdekoa. Urriaren 29an Valentziako zati bat suntsitu zuen DANAk gehien kaltetu zuen eskualdea da.
Sarrera salmentatik lortutako diru guztia (dohaintzak 5 eurotik aurrera) Fundació Horta Sud fundazioari emango zaio. Fundació Horta Sudek 52 urte daramatza elkarte-mugimendua lantzen eta indartzen, eta, gaur egun, dirua biltzen ari da kaltetutako pertsonen berreraikuntza sozial eta psikologikorako hainbat proiektutarako.
Pau Alabajos bere kantu borrokalariengatik eta Vicent Andrés Estellés-en poemak musikatzeagatik da ezaguna. Bederatzi disko argitaratu ditu eta hainbat sari jaso. Valentziako gizarte-mugimenduek bultzatutako borroka eta elkartasun ekitaldietan parte hartu ohi du. Halaber, Col · lectiu Ovidi Montllor (COM) delakoaren bultzatzaileetako bat izan zen. PPren gobernuetan, zentsurari eta valentzierazko musikaren ikusezintasunari aurre egiteko jaio zen, eta, urtero eta 2006tik, Premis Ovidi gala ospatzen du.