Atzo, 80 urte beteak dituztenek bazkaria egin zuten Zumarragan. 130 lagun elkartu ziren. Urtero bezala, bazkarira joandako edadetuenak omendu zituzten. Emakumezkoen artean, Ascension Perez Arellano (95 urte) omendu zuten. Beste emakume bat edadetuagoa zen, baina aurreko urte batean omendu zuten. Gizonezkoen artean Fidel Bermejo de la Fuente (90 urte) omendu zuten.
Argazkiak: Cristina Limia