Urretxuko San Martin eguneko festa antolatzen duten San Martin auzoko bizilagunek zozketako bi urdaiazpikoak eta zozketan bildutako dirua eman dituzte gaur goizean. Urdaiazpikoak Juan Jesus Arozena Bergaretxek eta Jose Juan Aperribai Kortak irabazi dituzte. Antolatzaileek 1.629 euro jaso zituzten zozketan (iaz baino 500 gehiago) eta Elikagaien Bankuari eman dizkiote. Urdaiazpikoen eta diruaren emate ekitaldian irabazleek, Elikagaien Bankuko ordezkariek, Maialen Fidalgo zinegotziak eta San Martin eguneko festaren antolatzaileek parte hartu dute.