Txekiako ikastetxe bateko ordezkariak UGLEn dira aste honetan. Ekainean, UGLEko kideak Txekiara joan ziren. Trukearen helburua ikasleen eta irakasleen nazioarteko mugikortasuna bultzatzea da. Lanbide Heziketako Erasmus+ programaren baitan antolatu da egitasmoa.
Bisitaren ardatza Ortoprotesika alorra da. Itziar Tolosa Ortoprotesika koordinatzaileak ekainean Txekiako eskola eta ortoprotesika alorrean punta-puntakoak diren bi enpresa bisitatu zituztela aipatu du. Txekiarrek, berriz, Onbideratu zentroa, Lanbide Heziketako ikerketa eta garapen zentroa eta Asturiaseko (Espainia) ortoprotesika enpresa bat bisitatu behar dituzte, besteak beste. Sagardotegi batera eta Donostiara ere eramango dituzte, noski.
UGLEko ortoprotesika ikasleek praktikak Alemanian egiteko ere lan egiten ari dira.