Berarekin batera, Antton Fernandez urretxuarra, Maider Arregi, Alaia Martin eta Gorka Pagonabarraga arituko dira
Abenduaren 8an, 18:30ean, Luzio Gabiriaren omenezko 37. bertso jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Amets Arzallus, Maider Arregi, Alaia Martin eta Gorka Pagonabarragak abestuko dute; Antton Fernandez urretxuarrarekin batera. Sarrerek 10 euro balio dute. Internetez eskura daitezke eta baita Zelai Arizti leihatilan ere (zine egunetan). Egunean bertan ere salgai jarriko dira.