Ostiralean Santa Zezilia da, musikarien zaindaria. Goiargi abesbatzak urtero ospatzen du egun hori. Aurten, larunbatean ospatuko du. 13:00etan abesbatzako kide izandakoen oroimenezko meza egingo dute mertzedariatar lekaimeen elizan. Goiargik abesbatzako kide izan diren guztiei eta hildakoen senitartekoei gonbita luzatu die. Aurtengo mezan Mila Areitio izango dute bereziki gogoan, irailean hil zen abesbatzako kidea. Arratsaldean, 19:00etan, kalejira egingo dute Urretxu eta Zumarragako txistulariekin batera.