Jesus Heras, Carlos Mediavilla eta Mara Jarit urretxuarrek ere sariak lortu dituzte
Gaur arratsaldean Urretxuko Mineralogia Asteko argazki lehiaketako sariak banatu dira. Argazki onenari saria (150 euro) Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du. Bigarren argazki onenari saria (100 euro) Jesus Heras urretxuarrak irabazi du eta herriko argazkilari batek ataratako onenari dagokiona (90 euro) Carlos Mediavilla urretxuarrak. Haur batek ateratako argazki onenari dagokiona (50 euro eta mineral bat) Amets Karrera azkoitiarrak atera du eta bigarren onenari dagokiona (30 euro eta mineral bat) Mara Jarit urretxuarrak.
26 lagunek parte hartu dute eta epaimahaia Javier Aguadok, Aitor Arrutik eta Iñaki Rubiok osatu dute.