Juanlu Escudero aktore zumarragarrak Toure detektibea telesaileko kapitulu batean lan egin du. Telesaila Jon Arretxe idazlearen liburuetan oinarritua dago. Escuderoren kapitulua Bilboko La Casillan grabatu zuten, emakumezkoen saskibaloi talde baten ingurukoa baita. Escudero aparkaleku bateko nagusia da eta Tourek lan eskatzen dio. ETBren Primeran plataforman eman zuten eta ondoren ETB1en. Atzo, berriz, Espainiako La1 katean eman zuten.
Escuderoren lana ikusteko, sakatu hemen. 9. minutuan ageri da.