Urretxuko Udalak 5.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, uholdeak pairatu dituzten valentziarrei laguntzeko. Udalak modu seguru eta eraginkorrean lagundu nahi zuen, Eudelen aholkuak jarraituz, eta Gurutze Gorriaren egitasmoarekin bat egitea erabaki du. Gurutze Gorriak hurrengo 36 hilabeteetan 75.000 familiei laguntzeko asmoa du. Gizarte barneratzean, osasunean, hezkuntzan, enpleguan eta ingurumenean lan egingo du, besteak beste.