Amaia Iturriotz urretxuarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du bihar (igandea), Zarautzen. Saioa kiroldegian izango da, 17:00etan. Iturriotzekin batera, Alaia Martin, Aner Peritz, Eneko Araiztegi, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal arituko dira.
18 bertsolari izango dira lehian finalaurrekotan; sei bertsolariz osatutako hiru talde izango dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolari. Lehen saioa joan zen astean jokatu zen eta Beñat Gaztelumendik lortu zuen finalerako txartela.