Amaia Iturriotz urretxuarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatu zuen atzo Zarautzen. Sei bertsolarik abestu zuten eta Iturriotz bosgarren postuan sailkatu zen. 18 bertsolari izango dira lehian finalaurrekotan; sei bertsolariz osatutako hiru talde izango dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolari. Atzokoa bigarren saioa izan zen eta Iturriotz zortzigarren postuan dago sailkapen nagusian. Hala, finaletik kanpo gelditu da.
Lehen saioa joan zen astean jokatu zen eta Beñat Gaztelumendik lortu zuen finalerako txartela. Atzo Alaia Martin nagusitu zen. Hirugarren saioa igande honetan jokatuko da, 17:00etan, Arrasateko pilotalekuan.