Ostiralean, 20:30ean, Imanol G. Gurrutxaga zuzendari lazkaotarraren Bidean film laburra emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Pelikula XX. mendean girotua dago. Protagonista basoan galdu den 12 urteko haurra da. Basoan bera baino apur bat zaharragoa den neska bat aurkituko du eta honek aterpea eskainiko dio. Egoera honek bere beldurrei aurre egitera eramango du protagonista. Emanaldian zuzendariak parte hartuko du eta hasi aurretik pelikularen aurkezpena egingo du. Emanaldi hau ButaK 21 zineklubak, A Tres Bandas podcast-ak eta Kultur Zast! kultur egitasmoak antolatu dute. Bidean pelikulak 20 minutuko iraupena du. Ondoren, Here, un hombre bueno emango dute . Pertsonen harreman beharrari buruzkoa da, bai gainontzeko gizakiekin eta baita naturarekin ere.