Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Sustapen, Tokiko Garapen eta Berrikuntza sailburuak Zumarraga bisitatu du gaur. Mikel Serrano alkatearekin eta Rosa Maiza zinegotziarekin elkartu da. Europako Next Generation funtsetatik jasotako 8,8 milioiekin egindako lanaren berri eman diote: sei gazteri behin-behineko lana eskaini zaie, zortzi lagunen gizarteratzea bultzatu da, Jai Alai kalea berritu da, azoka zaharberritu da eta Eitzan alokairu sozialeko 108 etzebizitza egin dira, besteak beste.