Aritz Fernandez eta Jorge Castro herritarrek Euskadiko saloi dantza eta dantza latino txapelketan parte hartuko dute bihar
Bihar (larunbata) Euskadiko saloi dantza eta dantza latino txapelketa egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 17:00etan hasiko da. Sarrera doan da eta gonbidapena Zelai Arizti aretoan eskatu behar da. Adin guztietako 45 bikotek parte hartuko dute. 90 dantzarien artean bi zumarragar izango dira: Aritz Fernandez eta Jorge Castro. Fernandezek Uxoa Ibarreta azpeitiarrarekin dantza egingo du eta Castrok Claudia Reque azpeitiarrarekin. Bi bikoteek saltsa eta batxata dantzatuko dute. Fernandezek eta Castrok 18 urtetik 30 urterako mailan eta Castrok eta Requek 30 urtetik 50 urterako mailan.