Bihar, 11:00etan, Mintzodromoa egingo dute Urretxuko udaletxeko portaloian. Euskararen Egunaren inguruan egingo den ekitaldi hau Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu dute. Hitz-aspertuaz gozatzeko aukeraz gainera, musikaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango da bi herrietako gazteen eskutik
Aurreko urteetan bezala, hainbat gairi buruz hitz egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. Baita kultur emanaldi laburrez gozatzekoa ere. Aurten, bi kultur emanaldi labur izango dira, eta biak ala biak, bi herrietako gazteek eskainiko dituzte: Amaiur Jauregi eta Olaia Castro musikariek kantu bat eskainiko dute eta Joanes Plazaolak bere idazlan sarituetako baten pasarte bat irakurriko du. Hori guztia, kafez eta bizkotxoz lagunduta. Goiz atsegin baterako ordubete inguruko plan gozagarri bat izango da. Parte hartzeko, bertaratzea nahikoa izango da.