Dokumentala datorren asteartean aurkeztuko dute, 19:00etan, Labeaga aretoan

Urretxuko Santa Anastasia jaietako kantu afariak 30 urte bete ditu. Hori dela eta, Gattiken ikus-entzunezko enpresak Urretxuko kantu afaria 30 urte dokumentala egin du, antolatzaileek eskatuta. Dokumentala datorren asteartean aurkeztuko da, Euskararen Egunean. Ekitaldia Labeaga aretoan izango da, 19:00etan. Kantu afariaren antolatzaileek urte hauetan guztietan ekitaldian parte hartu dutenak dokumentalaren aurkezpenera gonbidatu dituzte. Horra hor dokumentalaren promozio bideoa.