Aritz Fernandez eta Jorge Castro zumarragarrek sariak lortu dituzte Euskadiko saloi dantza eta dantza latino txapelketan
Atzo (larunbata) Euskadiko saloi dantza eta dantza latino txapelketa egin zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Dantzarien artean bi zumarragar izan ziren: Aritz Fernandez eta Jorge Castro. Fernandezek Uxoa Ibarreta azpeitiarrarekin dantza egin zuen eta Castrok Claudia Reque azpeitiarrarekin. Fernandezek eta Castrok 18 urtetik 30 urterako mailan eta Castrok eta Requek 30 urtetik 50 urterako mailan. Biek sariak lortu zituzten. Fernandezek eta Ibarretak lehen saria lortu zuten bachatan eta hirugarrena txa-txa-txa eta saltsan. Castrok eta Requek, berriz, bigarren postua lortu zuten saltsan eta bachatan.