Etxaniz anaien laguntzari esker Valentziako maratoian parte hartu duen Theo Kipsang kenyarrak bere helburua lortu du
Gaur goizean Valentziako maratoia egin dute, munduko garrantzitsuenetako bat. Parte hartzaileen artean maratoia Urretxun prestatu duen kenyar bat izan da. Theo Kipsang du izena, 28 urte ditu eta Mikel eta Etxaniz urretxuarren laguntzarekin etorri da Europara. Bere lehen maratoia izan da eta bere helburua bi ordu eta 10 minututan egitea zen. Helburua lortu du eta “oso pozik” azaldu da. Gaurkoa profesional mailara heltzeko lehen pausoa izatea espero du. Iñaki Etxanizek ere maratoia egin du eta berak ere helburua lortu du. Bi ordu eta 40 minututan egitea, alegia.
Theo Kipsangi buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.