Ainhoa Sanz urretxuarrak Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi zuen atzo Eibarren. 25 minutu eta 55 segundotan osatu zuen 6.800 metroko ibilbidea. Bigarrenari 43 segundo atera zizkion. Bigarren postuan Goierri Garaia klubeko beste korrikalari bat sailkatu zen: Lara Estebanez legazpiarra. Emakumezkoen senior mailan beraiek bakarrik parte hartu zuten. Gizonezkoen senior mailan Goierri Garai klubeko Endika Donnay arrasatearra hirugarren postuan sailkatu zen.