Urteroko moduan, ardo dastaketa komentatua egingo dute Urretxuko udaletxean Santa Lutzi bezperan. Bertan, aurtengo ferian parte hartuko duten upategietako ardoak dastatuko dituzte. 2024ko ardoak, hain zuzen ere. Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoek parte hartuko dute. Ekitaldia 19:00etan izango da, udaletxeko portaloian.
Parte hartu ahal izateko aldez aurretik erosi behar da txartela, kultur etxean. 5 euroren truke upategi guztietako ardoak dastatu (enologoen azalpenak jarraituz) eta bi pintxo jan ahal izango dira. Txartelak abenduaren 5ean, 9an eta 10ean salduko dira, kultur etxean.
Bestalde, Santa Lutzi bezperan eta Santa Lutzi egunean ardo azoka egingo dute Iparragirre plazako karpan. Santa Lutzi bezperan 18:00etatik 22:00etara irekiko dute eta Santa Lutzi egunean 09:00etatik 16:00etara. Guzman Aldazabal (Nabaridas), Laukote (Guardia), Berarte (Villabuena Araba), Muro (Lapuebla de Labarca), El Mozo Wines (Lantziego), Gil Berzal (Guardia), Blanco Perez de Azpillaga (Lantziego) eta Solaguen (Bastida) upategietako ardoak dastatu eta erosi ahal izango dira.