Hilaren 8an 26 urte beteko dira Aitor Zabaleta Realaren jarraitzailea hil zutenetik. Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu ditu, Aitube Berri tabernaren laguntzarekin. Ostegunean, 18:30ean, Faxismoa XXI. mendean hitzaldia egingo dute Zelai Arizti kultur etxean. Ondoren, futbolari eta antifaxismoari buruz hitz egingo dute. Ostiralean, 15:30ean, futbito txapelketa jokatuko dute. Bukatzeko, 21:00etatik aurrera Markel, Adi! eta Sheldons-ek kontzertua egingo dute Urretxuko Aitube Berri tabernan.