Gaur, 18:30ean, Euskararen Kriseilua ekimenaren festa egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako Euskara sailek antolatu dute eta hiru ikastetxeek bat egin dute. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasle guztiei eta beraien familiei euskararen kriseilua etxean edukitzea eskaini zaie, euskararen gaia etxe barruan sartzeko. 110 familik parte hartu dute. Iraila hasieratik euskararen kriseilua etxez etxe ibili da. Astebete eman du etxe bakoitzean. Gaur, esan bezala, amaiera festa egingo dute. Parte hartzaileak Zelai Arizti aretoan elkartuko dira.