Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Talde handienen aurkako partidetara joaten dira, baina baita gainontzeko guztietara ere. Atzo Realak Kopako bigarren kanporaketa jokatu zuen Cuencan (Espainia), 2. RFEF mailako Conquense taldearen aurka, eta Urretxu eta Zumarragako zale batzuk bertan izan ziren. Partida ez zen batere ona izan eta Reala larri ibili zen, baina primeran pasa zuten.