Egutegia igande honetan eskuratu ahal izango da: 10:00etatik aurrera Zumarragako plazan eta 12:30etik aurrera Gernikako Arbola plazan
Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketa bat antolatzen du urtero bere egutegiko argazkiak aukeratzeko. 2025eko egutegiko argazkietako bat Aitor Agirrezabal urretxuarrarena izango da. Maiatzeko argazkia Agirrezabalek Mirandaolan atera zuena izango da.
Aldundiak herri guztietan banatuko du 2025eko egutegia. 40.000 ale inprimatuko dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira. Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan ere eskura daiteke. Urretxun eta Zumarragan igande honetan banatuko dute: Zumarragako plazan 10:00etatik 12:00etara eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan 12:30etik 13:30era.