Igandean 26 urte bete ziren Aitor Zabaleta Realaren jarraitzailea hil zutenetik. Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu zituen, Aitube Berri tabernaren laguntzarekin. Ostegunean Faxismoa XXI. mendean hitzaldia egin zuten Zelai Arizti kultur etxean. Ondoren, futbolari eta antifaxismoari buruz hitz egin zuten. Ostiralean futbito txapelketa jokatu zuten. Bukatzeko, ostiralean bertan, Markel, Adi! eta Sheldons-ek kontzertua egin zuten Urretxuko Aitube Berri tabernan.