Zumarragako Udala Haurren Lagun izendatu du Unicefk 2025-2028 aldirako. Izendapen horrek Zumarragako Udalak haur eta nerabeen eskubideen sustapenarekin duen konpromisoa nabarmendu nahi du. Izendapen ekitaldia atzo izan zen, Madrilgo Gazteria eta Haurtzaro ministerioko aretoan. Mikel Serrano alkateak diploma jaso zuen, beste udalerri batzuetako ordezkariekin batera. Zumarragak Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren lanari esker lortu du sari hori. Organo parte hartzaile horren zeregina udalak gazteenen ahotsa kontuan hartzea da.
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Haurren Hiri Adiskidetzat aitortutako 10 udalerri dituzte dagoeneko. Estatu mailan, 321 herrik osatzen dute sare hori.
Zumarragako Udalak eskerrak eman dizkio Unicefi aitorpen baliotsu horregatik, eta lorpen kolektiboa dela nabarmendu du. Udal langileen, familien eta, batez ere, herriko haurren parte hartze aktiboa txalotu du. “Bereizgarri hori pizgarri bat da haurrak eta nerabeak udal ekintzaren erdigunean kokatzen dituzten politikak garatzen jarraitzeko. Aitortza hori komunitate osoarena da. Haurrak eta nerabeak dira Zumarragaren oraina eta etorkizuna, eta haien gogoa gakoa izan da lorpen hori lortzeko”, adierazi du Mikel Serrano alkateak.