Oriamendik Erremontari Herriz Herri ekimenaren azken jardunaldia egingo du Zumarragan. Partidak igande honetan jokatuko dira, 12:00etatik aurrera, Beloki pilotalekuan. Bi partida jokatuko dira: Goikoetxea V eta Apezetxea, Gurrutxaga eta Zubiriren aurka eta Ansa II (gaur egungo txapelduna) eta Larrañaga, Aldabe eta Barrenetxea IVren aurka. Azken partida hau erremontearen elitearen erakustaldia izango da, jokalariak sasoi bikainean baitaude.
Oriamenditik zumarragarrak eta inguruko herrietako biztanleak erremonteaz gozatzera animatu ditu. Sarrera doan izango da. Zumarragako Udala gonbidapenak banatzen ari da udaletxean. Bihar, Santa Lutzi eguna, Hirukia tabernaren ondoko kioskoan banatuko ditu.