Atzo arratsaldean Santa Lutzi eguneko idi proba jokatu zen Zumarragako plazan, Urretxu eta Zumarragako idi proba txapelketako finala. Rafa Alegriaren idiek, Ipeñarrietakoek eta Patxi Aranberrirenek parte hartu zuten. Alegriarenak nagusitu ziren, 35 plaza eta 1,85 metrorekin. Bigarren postuan Ipeñarrietakoak sailkatu ziren, 34 plaza, 16 zinta eta 0,77 metrorekin. Hirugarren postuan Aranberrirenak sailkatu ziren, 29 plaza, 14 zinta eta 1,30 metrorekin.
Alegria bermeotarra da. Lehenengoz Urretxu eta Zumarragatik kanpoko idiek parte hartu ahal izan dute, idi falta dela eta.
Horra hor Ibon Errazuk ateratako argazki bikainak.