Otamotz aldizkariko kolaboratzailea eta Goierriko Hitza egunkariko banatzailea izan zen
Atzo Aintzane Arizmendiarrieta Ansorregi zumarragarra hil zen, 68 urterekin. Aintzane Otamotz aldizkariko kolaboratzailea izan zen. Urte batzutan banaketaz arduratu zen. Baita harpidedunen izenak zeramatzaten pegatinak aldizkarian jartzeaz ere, bere lagunekin batera. Paperezko edizioa desagertu zen arte, hilero berak lortzen zituen argazki zaharra eta zorion agurren ataleko argazkiak. Otamotzen paperezko edizioa desagertu zenean, Goierriko Hitza banatzen hasi zen.
Hileta elizkizuna bihar (astelehena) izango da, 19:30ean Zumarragako parrokian. Hilbeila gaur (igandea) izango da, Zumarragako beilatokian, 10:00etatik 13:00etara.