Bi-Tartean merkatari elkarteak eta Gurutze Gorriak jostailuak jasoko dituzte egoera zaurgarrian dauden haurrentzat
Urola Garaiko Gurutze Gorriak eta Bi-Tartean merkatari elkarteak Jostailu Hezitzailea kanpaina jarri dute abian. Merkatariek eta Gurutze Gorriak jostailuak jasoko dituzte, egoera zaurgarrian dauden haurrentzat. Helburua elkartasuna sustatzea da. Jostailu eta joko berriak eman behar dira: ez belikoak eta ezta sexistak ere.