Gaur arratsaldean Urretxu eta Zumarragako Gabonetako krisma eta idazlan lehiaketetako sariak banatu dituzte. Krisma lehiaketara 272 lan aurkeztu dituzte. A mailan (LH 1 eta 2), lehen saria Ekain Mateos Soraluzek lortu du, bigarrena Aner Ormazabal Gabirondok eta hirugarrena Amets Lasa Ormazabalek. B mailan (LH 3 eta 4), lehen saria Joanes Etxeberria Sudupek lortu du, bigarrena Niza Charafi El Jaujat-ek eta hirugarrena Marina Ayllon Parrak. D mailan (LH 5 eta 6), lehen saria Udane Acosta Ruizek lortu du, bigarrena Irati Lasa Ormazabalek eta hirugarrena Malen Ormazbal Gabirondok.
Idazlan lehiaketari dagokionez, A taldean (LH 3 eta 4) lehen saria Oihan Parra Agirrek lortu du Gabonetako antzerkia lanarekin, bigarrena Enar Arizkorreta Elgarrestak Amonaren etxera Gabonetan ipuinarekin eta hirugarrena Aratz Ojanguren Amondarainek Txomin, mokorik gabeko txoria lanarekin. Maila honetako haurrek Egun hartan pozik abestu genuen guztiok batera gaitzat hartuta idatzi dute. Maila horretan 234 lan aurkeztu dira.
Idazlan lehiaketako B taldekoek (LH 5 eta 6) Keinu txikien bidez posible da mundu hobe bat eraikitzea gaitzat hartuta idatzi dute. Lehen saria Luca Alvarez Artolazabalek lortu du Bizilagunak ipuinarekin, bigarrena Aster Iglesias Finciasek Gabonetako elkartasuna ipuinarekin eta hirugarrena Irati Lasa Ormazabalek Aurten ez dut jostailurik nahi ipuinarekin. Maila horretan 228 lan aurkeztu dira.
Horra hor saritu guztien argazkiak.