Bigarren saria Bidegorrik irabazi du, hirugarrena Aixak eta herritarrena Otxaranek
Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte Urretxuko udaletxean. Lehen saria eta herritarrena Zumarragako Soraluze kaleko Otxaran jantzi-dendak irabazi du. Bigarren saria ondoan dagoen denda batek irabazi du: Bidegorri jantzi-dendak. Hirugarren saria Urretxuko Labeaga kaleko Aixa fruta-dendak irabazi du. Bi aipamen berezi ere eman dituzte: Urretxuko Oleta iturgintzarentzat eta Urretxuko M.E. Cuadrado ile-apaindegiarentzat izan dira. Aurtengo lehiaketan 32 dendek parte hartu dute.
Otxaran jantzi-dendako erakusleihoa Jone Jaritek (Zuena da bere markaren izena) eta Oier Fernandezek (Kaixo Oier da bere marka) prestatu dute. Sari banaketan biak izan dira, Monica Gonzalez dendako nagusiarekin batera.