
Aurten ere, abenduaren 31n, San Silbestre mendi ibilaldia egingo da Zumarragako Udalak antolatuta. Bi ibilbide izango dira. Luzeari dagokionez, irteera 08:30ean izango da Zumarragako Euskadi plazatik. Agiña-Oleta-Oñamendi-Samiño-Izazpi-Beloki ibilbidea egingo dute. 21 kilometro inguru. Ibilbide motzekoak 10:00etan ekingo diote, toki beretik. Zuzenean Izazpiko tontorrera abiatuko da. Eguraldia lagun badute, 11:45ean taldeko argazkia aterako dute Izazpin bertan. Ondorne, parte hartzaileek Arkaitzeta elkartean doako hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.