
Urteroko moduan, Goiargik hainbat emanaldi egingo ditu Gabonetan. Igandean, 19:00etan, Gabon kontzertua egingo du mertzedarietan. Euskal kantekin hasiko dira eta ingelesezkoekin amaituko dute. Azken horietan hainbat musikari profesionalen laguntza izango dute: Sara Zufiaurre eta Juanma Begiristain klarinete-jotzaileak, Gabriel Mesado biolontxelista, Mariaje Arratibel eta Leire Cuerva flauta-jotzaileak, Agurtzane Albisua pianista eta Itziar Vargas eta Margarita Estrada biolinistak, besteak beste.
Bezperan, 19:00etan, Goiargik Antxiñako Ama taldearen txistu kontzertuan parte hartuko du. Eta igandean bertan, 13:00etan, Zumarragako musika bandaren Gabonetako kontzertuan. Bukatzeko, abenduaren 24ko arratsaldean, urteroko moduan, bi herrietako kaleetan abestuko dute.