'Made in Urola' azoka izan dute gaurkoan Zumarragan, herritarrrengandik herritarrengana iristeko bertako sorkuntzak.
Gabonetako datak gerturatu eta hasten dira azokak han hemen. Baina badira zenbait azoka berezi, eta ez dira bereziak gabonetakoak direlako soilik, zumarragarren kasuan, ‘Made in Urola’ izenpean antolatzen dute bertako sortzaileen azoka.
Gaur goizeko 10etan eman diote hasiera azokari eta eguerdiko 15:00rak arte izan dira bertan. Jende asko ibili da goiz osoan zehar azokan eta aipatu dutenez gerturatutako batzuek, <<euria eta hotza egiten duen egunetan azoka bezalakorik ez dago, eta are gehiago bertakoak badira sortzaileak>>.
Denetariko sortzaileak batu dira bertan eta haientzat ere azoka berezia izaten dela aitortu dute, izan ere, inguruko sortzaile guztiak batzen dituen ekintza izanik, <<elkarren lanak ikusi eta elkarrekin egoteko aukera>> gisa ikusten dute.